Lekeitioko Mendieta ontziola, birgaitzetik gero eta hurrerago

Jose Maria Kazalis eta Koldo Goitia, Madrilen, Mendieta ontziola euskal erakundeen esku uzteko eskatzen, Madrilen. Argazkia: EAJ
Monumentu izendatuta egoteak ez dio babesik eskaini Lekeitioko ondareari. Bere egoera juridiko korapilatsua tarteko, ontziolak gainbehera handia jasan du azken urteetan eta hilzorian dagoela dirudiUdalak ontziolaz duen interesa erakusteko txosten bat prestatzen ari dela jakitera eman du Koldo Goitia alkateak. Bien bitartean, gainera, ontziola egonkortzeko habetu egin behar dela azaldu du, eta udal arkitekto teknikoa horren gainean dagoela jakitera eman du. Urteak dira Mendieta ontziolaren egoeraren kezka Lekeition batera eta bestera dabilela. Udalak, herritarrek zein elkarteek erakutsi dute Eusko Jaurlaritzak Sailkatutako Kultur Ondasun izendatuta duen Lekeitioko ondarearen gaineko ardura. Monumentu izendatuta egoteak ez dio babesik eskaini Lekeitioko ondareari. Bere egoera juridiko korapilatsua tarteko, ontziolak gainbehera handia jasan du azken urteetan eta hilzorian dagoela dirudi. Ondarea birgaitzearen ardura erakunde batetik bestera igaro da nori zegokion erabaki ezinik. Lekeitioko Udalak, baina, ez du etsi, eta Jose Maria Cazalisen agintalditik hasita, agintaldi guztietan saiatu dira udal ordezkariak Mendietaren egoerari irtenbide bat ematen. Orain dela bi urte ere, EH Bildu agintean zegoela, udal ordezkariak Madrilera joan ziren Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeritzagaz batu, eta ontziolaren egoera juridikoa ebazteko eskaria egitera, eta ondarea birgaitzeko neurriak hartzea ere eskatu zuten. «Izandako bilera guztietan EH Bilduk argi utzi du herrikoa den ondarea berreskuratzeko nahia, bera da-eta gure herriaren nortasunaren eraikitzailea. Ondarea da gure izaeraren sustraia, eta gure erantzukizuna da berreskuratzea, zaintzea eta mantentzea», adierazi dute.
Mendieta ontziola 1885an eraiki zuen Andres Rafael Mendieta Maguregik, itsasadarraren ezkerreko aldean, Isuntzako zubiaren azpianEz dute nahi Mendieta ontziola argazkietan eta paperean bukatuko duen oraimen bihurtzea, eta, horretarako, herritarren parte hartzea eta beste erakundeen laguntasuna behar direla diote, betiere udala berreskuratze horren motorra izanik. «Hasitako bideari jarraipena eman behar zaio, eta hori da egungo udalari eskatzen dioguna». Udalaz gain, guztiz erori aurretik konponbidea bilatu nahian ibili da Atabaka Lekeitioko ondarearen aldeko elkartea ere. Ontziolaren garrantziaz ohartarazi eta birgaitzea eskatzeagaz gainera, auzolana ere antolatu zuten ontziola habetzeko. Mendeurrena. Hainbat mendez, Euskal Herriko portu txikietako ontzigintza itsasertzeko portuetan kokatutako ontziola txiki tradizionaletan oinarritu zen. Gaur egun, gutxi dira bizirik irauten duten itsasertzeko artisau ontziolak, eta euretako bat da Lekeitiokoa. Bere familiaren bideari jarraituz, Mendieta ontziola 1885an eraiki zuen Andres Rafael Mendieta Maguregik, itsasadarraren ezkerreko aldean, Isuntzako zubiaren azpian, Fraileen moila modura ezagutzen den lekuan. Sute batek, baina, erabat suntsitu zuen 1913an, eta 1917an berriz ere altxatu zuten haren semeek; beraz, datorren urtean egungo eraikinaren mendeurrena izango da.