San Inazioko kaltetuei hondakin organikoak biltzen jarraituko du Ondarroako Udalak
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, etxebizitzaz aldatu behar izan duten San Inazio kaleko bizilagunek aurrerantzean ere hondakin organikoak ate aurrean lagatzen jarraitzeko aukera izango dute, etxebizitza berria zehaztutakoan.
Hondakin organikoak batzen jarraitzeko, kaltetuek bizileku berriaren helbide eta zenbakia zehaztu beharko dituzte udaletxean, ekainaren 1a baino lehen. “Datu hauek hurrengo telefono zenbakira deituta laga beharko dituzte herritarrek: 94-683 36 76. Telefonoz deitzeko aukerarik ez dutenentzat helbide elektronikoa ere eskuragarri jarri du Ondarroako Udalak”.