Domekan da San Isidro eguna [maiatzak 15], eta Mendexan zein Mutrikuko Olatz auzoan, santuaren omenezko meza egiteaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte asteburuari begira.
Mendexan, esaterako, erretiratuek hamaiketakoa edukiko dute meza ostean.
Mutrikun ere badute zer ospatu sanisidroetan. Meza emango dute eguerdian, auzoko ermitan. Arratsaldean, berriz, umeen txanda helduko da. Etxeko txikiek ondo pasatzeko aukera izango dute ermita alboko zelaian askatuko dituzten zezen txikiekin.
Mendexa (maiatzak 15)
- 10:30ean, meza. Ostean, erretiratuentzako hamaiketakoa.
Mutrikuko Olatz auzoa (maiatzak 15)
- 12:30ean, meza auzoko ermitan. Arratsaldean, zezen txikiak, ermita alboko zelaian.