Gasteizen jokatu den Espainiako Judo Kopan maila ona erakutsi du Artibai Judo Taldeko Ibon Marrero judoka ondarrutarrak. Marrerok, hain zuzen ere, bigarren postua lortu du 66 kiloz azpiko kategorian, 45-50 urte bitarteko beteranoen mailan.
Ibon Marrero zilarrezko domina jasotzen. Argazkia: Artibai Judo Taldea
Luis Ferreño Ondarroako Artibai Judo taldeko entrenatzaileak azaldu duenez, txapelketan parte hartu duen kide bakarra izan da sariduna. Hala ere, judo taldeko beste hainbat kide harmailetan izan dira Marrero animatzen.
Ferreñok nabarmendu duenez, oso pozik daude lortutako emaitzagaz. “Ibon oso pozik ikusi dugu. Denbora luzez lehiatu barik egon da, eta ilusio handia egin digu domina lortzeak. Egia esan, txapelketan emaitza ona lortzea espero genuen, eta asko kostatu bada ere, zilarragaz gatoz”.