Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

36ko gerrako borrokaldiaren informazio panela jarri dute Egixarren

Eider Mugartegi
Etxebarria,Markina-Xemein
2016/05/16
1936ko urriaren 21eko borrokan, miliziano eta gudariek Oruntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka burututako ofentsibaren inguruko informazioa biltzen duen panel informatiboa jarri du Ahaztuen Oroimena elkarteak Egixarren.
Atzo goizean [maiatzak8] jarri zuten panela, baina aurretik, gudari eta milizianoen bidea egiteko aukera egon zen bisita gidatuan. Zulueta, eta Intxaurbitxe inguruetatik Egixarreko soloko hormetara arte joan ziren parte hartzaileak inguru hartan gertatutakoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zutelarik.
Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena elkarteko kidea azalpenak ematen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena elkarteko kidea azalpenak ematen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Ahaztuen Oroimena elkartekoek jakitera eman dutenez, EAE-ANVko Euzko Indarra, UGTko Mateos, Sasetako metrailadoreek eta Boga-Bogak parte hartu zuten ofentsiban. Borrokaldi horregaz, fronteko posizioak berreskuratzeaz gain, gerra lerroa egonkortzea lortu zuten gudari eta milizianoek.
“Borroka hau, Jose Sagarna Uriarte, Amulategin fusilatu eta biharamunean gertatu zen; borrokaldi honetan, zauritu eta hil zen matxinatuekin bat egin eta fusilaketa honetan zer ikusia izan zuen Arturo Molina komandante militar galiziar ezaguna”.
Egixarren jarri duten panela bistaratzen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Egixarren jarri duten panela bistaratzen. Argazkia: Ahaztuen Oroimena

Elkarteak borrokaldi horren inguruan egindako ikerketen arabera, Fulgencio Mateos, Bilboko zinegotzi sozialista zauritu zen Egixarren, Xemeinera jeitsi ondoren Basurtoko ospitalean ebakuntza egin arren hurrengo egunetan hil zen. Bizkaiko milizia sozialisten burua zen.
“Ez dago argi zenbat hildako izan ziren borrokaldi honetan baina hainbat gorpu geratu ziren Egixarre inguruan; horregatik hildakoen lekua bezala ezaguna dute bertakoek”.
Jesus Salaberria egon zen atzo elkartekoekin batera ekitaldian parte hartzen. “Egixarretik ihes egin behar izan zuten. Bere aita zuhaitz batera lotu zuten frentea iristean, udazkenean, eta ihes egin behar izan zuten, Damukortara”.
Elkartekoek azaldu dutenez, Jesus Salaberria 1936ko abenduaren 24an jaio zen, babes hartu zuten lekuan, kortan. “Hildakoen lekuan, baso garbitzen ari zela burnizko gurutze bat aurkitu zuen. Orain, borrokaldi honekin zerikusia izan dezakelakoan, berriztu eta aurkitutako lekuan jarri du gertatuakoaren oroimenean”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.