Errefuxiatuen egoeraz jardungo dute Lekeitioko Barandiaran aretoan
Eta errefuxiatuekin zer? hitzaldia egongo da bihar [maiatzak 18], 19:00etan, Lekeitioko Barandiaran aretoan. Errefuxiatuen egoeraren berri emango dute, SMH (Itsas Salbamendu Humanitarioa) erakundeagaz sorosle modura boluntario lanetan, Greziara itsasoz heltzen diren errefuxiatuei bi astez laguntza ematen egon zen, Patxi Bidart Lekeition bizi den baigorriarrak eta Ekai Center ikerketa zentruko kide Errukane Aperribaik.