Karmengo kalea 12ko etxea
Itxurraldekoa bota egingo dutela-eta zirkulazio aldaketak egongo dira bihar goizean [maiatzak 18], Markina-Xemeindik Etxebarrirako norabidean. Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Erdotza etorbideko 11 zenbakiaren paretik Osteko kalera, Eroski aurretik, bidaliko dira ibilgailu guztiak eta handik, Iturritxun gora, ezkerretara hartuta, Etxebarrirutz hartu ahalko dute.

Zirkulazio desbideraketaren mapa.