08:30ean plazan elkartu, eta autoetan hurbilduko dira Gizaburura. Hango Landetako gainetik hasi, eta Urrosola baserri ondotik gailurrik gailur Nabarnizko mugatik Ereñogaz muga egiten duen Kobia baserrira ailegatuko dira, eta hantxe amaituko dute ibilaldia.
Ispaster, eta Nabarniz eta Ereño arteko mugarrietan barrena lau ordu inguruko txangoa izango dela aurreikusi dute, eta hamaiketakoa jateko atsedentxoa ere hartuko dute. 10 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute.
Ereñotik autoetan bueltatuko dira Ispasterrera.
Maiatzaren 8an egin zuten lehen ibilbidea. Argazkia: Ispasterko udala.