Martxan dago X. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa
Urtero moduan, hiru modalitate daude. Kooperatiben atalean, Busturialdeko, Debabarreneko eta Durangaldeko bizilagunek ere parte hartu dezaketeMartxan dago X. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa. Ekainaren 2a arteko epea jarri dute proiektuak aurke...
Urtero moduan, hiru modalitate daude. Kooperatiben atalean, Busturialdeko, Debabarreneko eta Durangaldeko bizilagunek ere parte hartu dezakete
Martxan dago X. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa. Ekainaren 2a arteko epea jarri dute proiektuak aurkezteko, eta urtero legez, bakarka zein taldeka aurkeztu daiteke lehiaketara.2015ean Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat zabaldu zuten herritarrak zein 2016an enpresaren bat martxan jartzeko asmoa daukatenak aurkeztu ahal dira.
Aurten ere hiru modalitate bereizi dituzte: oinarri teknologiko edota berritzailea duten industria eta zerbitzuetako enpresak, kooperatiba izaera juridikodun enpresak eta merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzuen alorreko enpresak.
Lehenengo bi modalitate horietan 2.000 euroko diru laguntza jasoko dute irabazleek, beste modalitatean, ostera, 1.500 euroko diru laguntza emango diote proiektu irabazleari.
Gainera, kooperatiben kasuan, Busturialdeko, Durangaldeko eta Debabarreneko bizilagunek ere parte hartu dezakete.
Lehiaketan parte hartzeko izena emateko orria eta lehiaketaren oinarri eta informazioa guztia Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren egoitzetan eta webguneetan daude: www.azarofundazioa.com eta www.leartibai.com .
Enpresa saridunek Lea-Artibaiko Berrikuntza Guneko enpresa-haztegian kokatzeko aukera izango dute.
Horregaz batera, aholkularitza eta laguntza zerbitzua izango dute.
Sari banaketa Lekeition
Proiektu guztiak aztertu ondoren, ekainaren 18an egingo dute sari banaketa ekitaldia, Lekeition.
Hain zuzen ere, egun horretan ospatuko dituzte Lea-Artibaiko Ekintzailetza Eguna eta Lea-Artibaiko Enpresa Berrien VI. Azoka.
Urtero moduan, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak, Kooperatiben Mahaia Elkartearen laguntza izan dute lehiaketa antolatzeko.
24 proiektu aurkeztu zituzten iaz. Assets Management, Klin garbiketa zerbitzuak, Gau Argi gastrotaberna, Bixok mekanizatuak eta Arrigorri jatetxe eta ostatua izan ziren irabazleak.