Oihana Kortazarrek iazko hirugarren postua berrestea lortu zuen XV. Zegama-Aizkorri mendi maratoian.
05:06:37 behar izan zituen helmugaratzeko, Yngvild Kaspersen irabazleak baino ia 16 minutu gehiago. Bigarren berriz, AEBetako Megan Kimmel izan zen. Mutrikuarra gainera, podiuma osatzen lehen euskalduna izan zen, Jokin Lizeagarekin batera.
Oihana Kortazar, Aizkorrin gora. Argazkia: Goierriko Hitza
Lasterketa
«oso gogorra» izan zela aitortu zuen Kortazarrek, eta «gaizki» pasatu zuela ere. Aizkorri gainean, esaterako, hotz handia egon zen, eta horri haizea eta euri zaparrada gehitu behar izan zitzaizkion, berez gogorra den ibilbide malkartsuari. Denborari begira baino gehiago, hirugarren postuari eusten saiatu zen korrikalari mutrikuarra. Animatzen egon ziren guztiei esker ona agertu zien.
Gizonezkoen kasuan,
Kilian Jornet-ek zortzigarren aldiz irabazi zuen mendi maratoia, 3:50:05eko denbora eginda. Haren atzetik sartu ziren helmugan Mark Lauenstein eta Luis Alberto Hernando, Jornetengandik 9 minututik gorako aldearekin.
Oihana Kortazar, helmugan sartzen. Argazkia: Zegama-Aizkorri