Berriatuko Atxurra Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
grabatu gehien gordetzen dituen koba izan ahal dela azaldu du Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak. Besteak beste, zientzialariek
12.000 eta 14.000 urte baino gehiago dituzten 70 margo baino gehiago atzeman dituzte Atxurra kobazuloan, 14 paneletan banatuta, eta baita material arkeologikoa gordetzen duten ukitu gabeko hainbat lur ere.
Diego Garate Bizkaiko Arkeologia Museoko arkeologoak aurkikuntza honen garrantzia azaltzeko adibide bat eman du: “
Beste hainbat altxorren artean, Europa mailan lantzaz eginiko marka gehien dituen bisontea gordetzen du Atxurra kobak”.
Halaber, egindako aurkikuntza “orain garena ulertzeko” eta paleolitikoko
arte parietala ezagutzeko erabakigarria dela esan du Bilbaok: “Grabatu hauek aurkitzea ez da izan gertaera isolatua; Aldundiaren Kultura Ondarearen zerbitzuak 2004tik gaur egunera bultzatu duen ikerkuntza baten barruan sartzen da. Ikerketa lana arkeologo talde baten esku dago, eta gaur egun Bizkaiko haitzuloak berrikusten dabiltza, Paleolitiko garaiko pintura edo grabatuen bila”.
2015eko irailean egin zuten aurkikuntza
ADES espeleologia taldeko Iñaki Intxaurbek eta Garate arkeologoak, ohiko ikuskatze lanak egiten ari zirela. Dena dela, Oier Gorosabel ADES espeleologia taldeko kideak azaldu du margoak
duela bost urte ikusi zituztela estreinako. “
Bikain Urkiri ondarrutarrak ikusi zuen. Baina ez genion kasuri handirik egin”.
Iñaki Intxaurbe: “Ikusi nuen lehen margoa bisonte baten irudia izan zen. Ikaragarria izan zen. Adrenalina igo zitzaidan. Oraindik aurkikuntza gehiago egingo dira koba honetan, ziur nago”
Intxaurbek dio ikusi zuen
lehenengo margoa bisonte bat zela. “Ikaragarria izan zen. Adrenalina igo zitzaidan, eta Garateri esan nion aurrean neukana bisonte baten irudia zela. Gutxinaga, biok dena aztertzen hasi ginen, eta bat-batean, Garatek zaldiaren irudia ikusi zuen”. Zur eta lur,kanpora atera eta egindako aurkikuntza barneratzen hasi ziren; urduri jarri zirela dio.
Ordutik, Atxurra
kobara beste lau aldiz joan dela dio. “Baina batik bat dokumentazio lana egitera joan gara. Marrazki batzuk ikaragarriak dira, beste batzuk, ostera, ondo-ondo aztertuta bistaratzen dira”. Dena den, oraindik ere kobaren erdira heldu direla diote. “Oraindik aurkikuntza gehiago egingo dira koba honetan, ziur nago”. Izan ere, Intxaurberen esanetan, koba oso luzea da.
Margo bat. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Duela urtebete, baina, Intxaurbek eta Garatek koba bisitatu zutenean, aurkikuntzaren berri eman zioten aldundiari, eta bi egun beranduago, adituek ondo-ondo aztertu zuten, material. Margoen artean
ondoko irudiak atzeman zituzten: zaldiak, bisonteak, ahuntzak, oreinak, eta uroak. Grabatuaren teknika erabili zuten ia kasu guztietan, aldaera desberdinekin. Batzuetan margo beltzarekin konbinatzen dela azaldu dute, baina ez dela batere ondo kontserbatu.
Margoak Santimamiñeko koban aurkitutako pinturen garaikoak direla azaldu dute.
Aurkikuntzaren harira, margoak babesteko Atxurra
kobazuloaren sarrera hesitu zuen aldundiak. Eta orain, urtebete beranduago, aurkikuntzaren berri eman dute.
Koba barruko irudiak. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Espeleologoa, margoak seinalatzen. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia
Adituak ez direnek margoak ezin dituztela atzeman esan dute aldundiko ordezkariek. “
Adituentzat santutegi bat da Atxurra kobazuloan aurkitutakoa”.
Animalien
irudiak bata bestearen gainean daudela diote zientzialariek. “Mosaiko bat osatzen dute”. Dena den, animalien siluetak ez direla ondo-ondo bereizten ere esan dute. “Margoak ikusteko lau metroko altuerara igo behar da”.
Animalien margoak. Margo bat. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Olivia Rivero arkeologoak azaldu duenez, margoak bista-bistan ez egotea ona izan da. “Atxurrako historia mirari bat da. Kobazulo horretatik jende asko pasatu da, baina grabatuak ez dira galdu”. Dena dela, irudiak ikuspegi orokor batetik ezin direla aztertu dio Riverok. “300 metroko sakonera baino urrunago daude. Azterketa lanak oso neketsuak dira. Derrigorrezkoa da aldamioak eta segurtasun sistemak instalatzea. Orokorrean, panelen irakurketa oso zaila izango da. Margoak tarte txiki eta arriskutsuan eginda daude”.
Aurkikuntza “babesteko” eta adituek lanean jarraitzeko, kobazuloak itxita egoten jarraituko duela esan du Lorea Bilbao diputatuak
Irudiak berregiteko lanak. Halaber, irudiak 3D-ko argazkiekin eta eskuz egindako kalkoei esker berregingo dituztela iragarri dute. “Modu horretara, arkeologoek kobazulotik kanpo ere lan egin ahal izango dute”.
Atxurrako hormak desifratzea
“erronka zientifikoa” izango dela gaineratu dute. “Profesionalek pazientzia, denbora eta esperientzia beharko dituzte”.
Lanean. Arkeologoek kobazuloan lanean jarraitzen dutela era azaldu du Bilbaok; margo gehiago bilatzen jarraitzen dute. “Ikerketa proiektu interesgarria eta garrantzitsua da. Adituek xehetasun gehiagogaz ikertzen jarraituko dute”.
Ades taldeko kideek HITZAri jakin eragin diotenez, Atxurra koba 1880. urtean dinamitaz zabaldu zen
Egindako aurkikuntza “babesteko” eta adituek lanean jarraitzeko,
kobazuloak itxita egoten jarraituko duela azaldu du Bilbaok. “Aldundiak gure ondare etnografikoa artatzeko duen konpromisoaren barruan hartu du erabaki hori, beti ere adituek emandako gomendioei jarraituta”.
Kobari buruzko xehetasunak. Ades taldeko kideek HITZAri jakin eragin diotenez, Atxurra koba 1880. urtean dinamitaz zabaldu zen. “Orduz geroztik, koba horretan apurketak eta bestelakoak egin izan dira. Gainera, bisita asko eta asko eduki ditu”.
Aldundiak jakitera eman duenez, kobazuloko aztarnategi arkeologikoa 1929an aurkitu zuen J.M. Barandiaranek eta 1934tik 1935era bitartean induskatu zuen. 2014. urtean berriz ekin zitzaion aztarnategiaren potentziala baloratzeko proiektuari, kasu horretan, lanak Diego Garatek berak zuzendu zituen.