Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oihana Goikoetxea (Idomeniko boluntarioa): "Kanpoko laguntza barik errefuxiatuak salduta daude"

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/05/24
Greziako Polizia Idomeniko kanpalekua desegiten hasi da bart goizaldean [maiatzak 24]. Ehunka poliziak kanpalekurako sarbideak itxi dituzte, eta boluntario nahiz kazetariak handik aterarazi dituzte. Kanporatu dituzten boluntarioen artean zeuden Enara eta Oihana Goikoetxea Osa ondarrutarrak. Maiatzaren 11z geroztik Idomeniko kanpalekuan laguntzen aritu dira ondarrutarrak, Alivio Dolores izeneko klinika mugikorrean. Arreta medikua eskaintzen aritu dira ahizpa biak; Enara medikua da, eta Oihana, ostera, erizaina.
Enara eta Oihana Goikoetxea, klinika mugikorrean lanean

Enara (ezkerrean) eta Oihana (eskuman) Goikoetxea, klinika mugikorrean lanean. Argazkia: Enara Goikoetxea

Kanpalekua desegitea espero zenuten? Enara Goikoetxea: Azken egunotan ez digute kanpalekura sartzen utzi, eta atzo, polizia kontrolak saihestu, eta beste bide batetik sartzea lortu genuen. Gaur goizean kanpalekua hutsarazi egingo zutela pentsatuaz, bertan gelditzea pentsatu genuen. Azken momentuan irten egin behar izan dut, eta poliziak irtetzeko aginduarekin etorri direnean, ahizpa zegoen kanpaleku barruan. Oihana Goikoetxea: Azken egunotan poliziaren presentzia ohikoa baino nabarmenagoa izan da, eta giroa ere ezohikoa zen. Jendea oso etsituta ikusi dugu azken orduotan, ez zekien zer egin… eta hutsaraztea momentu batetik bestera izango zela argi ikusten zen. Hori dela eta, bertan lotan geratzea erabaki genuen. Zelan izan da hutsaraztea? O.G.: Lo nengoela, 00:30ean inguruan, bost polizia sekretu kanpoan zeudela esanaz esnatu naute. Gauzak hartu eta kanpora joateko agindu digute, bestelakoan, atxilotu eta polizia etxera eramango gintuztela eta. Denok batzeko zain egon gara, eta tarte horretan, gure gainean egon dira inor falta ez zela ziurtatzeko. Ostean, auto batean sartu gara, eta kanpalekutik kanpora geundela ziurtatu arte, polizia gure atzetik etorri da, gu eskoltatzen. Hori bai, gure taldeko bi kidek bertan geratzea lortu dute, ezkutatuta. Eta arriskutsua baldin bada ere, lantzean-lantzean eurekin komunikatzeko aukera dugu. Eta barruan geratu direnen arabera, zer informazio duzue? E.G.: Informazioa tantaka ailegatzen zaigu, baina dakigunaren arabera, orduro-orduro errefuxiatuez betetako autobuskadak ateratzen ari dira. Momentuz, kanpaleku sarrerako zatia hutsarazi dutela jakitera eman digute. Polizia txakurrekin sartu dela ere esan digute. Gure lagunen egoera oso arriskutsua da, eta hori dela eta, ezin digute barruko argazkirik bidali ere egin, eurak nun dauden tokia ez aurkitzeko.
Enara eta Oihana Goikoetxea, boluntarioak Idomenin

Enara (ezkerrean) eta Oihana (eskuman) Goikoetxea, Usman eta Amude-rekin (Siriako errefuxiatu kurduak). Argazkia: Enara Goikoetxea

Errefuxiatuak nora eramaten ari diren ba al dakizue? O.G.: Inork ez daki argi. Kontaktua dugun familia batekin berba egiteko aukera izan dugu; autobusean sartu dituzte, eta ez dakite nora daramatzaten. Dakigunaren arabera, etnien arabera ari dira autobusak antolatzen. Arabe jatorrikoekin hasi dira, eta hurrengo nortzuk izango diren ez dakigu. Kanpoko inor ez dute nahi barruan geratzea. Zergatik izan daitekeela uste duzue? O.G.: Gure ustez, eurak nahi duten guztia egin ahal izateko, eta oztoporik ez edukitzeko, baina, batez ere, errefuxiatuek laguntasunik ez edukitzeko. Orain arte, boluntarioen lana jatekoa lortu, arreta medikoa eman, zeuden arazoei irtenbidea eman, zer edo zer falta bazen sartu.. eta orain, boluntariorik egon ezean, ez daukate ezer. Hemendik aurrera errefuxiatuen etsipena handiagoa izango da. Kanpoko laguntza barik errefuxiatuak salduta daude, beste aukera barik. Bi aste daramatzazue Idomenin. Zer nolako egoera aurkitu duzue? E.G.: Hemen aurkituko genuenaren ideia bat bagenuen, baina bertora ailegatzen zarenean ez du zerikusirik. Euren bizitza atzean laga eta gerratik ihesean etorri diren hainbeste familia dago hemen pilatuta, 8.000 lagun baino gehiago zelai txiki batean, eta gehiena, gainera, umeak dira. Ez gara kontziente zer egoera latz bizi duten, eta nire ustez, han daudenen ahotsa entzun beharra dago. Horretarako, baina, lan gehiago egin beharra dago. Gaur Idomeni hutsarazi duten modura, hurrengo egunotan alboko beste bi edo hiru kanpaleku ere hutsara nahi dituztenaren zurrumurruak entzun ditugu. Hau da, beste, 3.000 bat lagun kanporatuak izango dira. Hurrengo orduei begira zein da zuen asmoa? O.G.: Gure asmoa ondorengo orduetan hemen gertatzen ari dena ahalik eta gehien zabaltzea da. Guk, berez, barikuan etxera buelta egingo dugu, baina barikura arteko lana orduz ordu joango gara antolatzen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.