Udagoieneko fasean ariko dira bi eskualdeetako zortzi bertsolari
Domekan Udaberriko faseko azken saioa jokatu eta gero, erabakita geratu dira udazkeneko txapelketako parte hartzaileak. 30 bertsolari ariko dira bigarren faseanDomekan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udaberriko faseko azken saioa, Getxon. ...
Domekan Udaberriko faseko azken saioa jokatu eta gero, erabakita geratu dira udazkeneko txapelketako parte hartzaileak. 30 bertsolari ariko dira bigarren fasean
Domekan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udaberriko faseko azken saioa, Getxon. Eta ondorioz, puntuazioz Udagoieneko faserako sailkatutako 25 bertsolariak erabakita geratu dira. Horien artean daude Lea-Artibaiko lau bertsolari eta Busturialdeko hiru.Aitor Ruiz lekeitiarrak parte hartu zuen domekako saioan. Eta 133,5 puntugaz, azken postua eskuratu zuen. Saioa, ostera, Malen Amenabarrek irabazi zuen.
Bertsolariak, eskualdeka
Udaberrikoa amaituta, Udagoieneko saiorako puntuazioz sailkatu diren Lea-Artibaiko bertsolariak ondokoak dira: Nerea Ibarzabal Salegi (188,5 puntu), Joseba Artza Zubillaga (183,5), Eneko Arrate Sololuze (166,5) eta Aissa Intxausti Aburruza (161,5). Artzak, gainera, maiatzaren 14an jokatutako Arrigorriagako saioa irabazi zuen.
Busturialdeko bertsolariei dagokienez, ondokoak igoko dira oholtzara udazkenean: Ander Elortegi (179,25), Mikel Retolaza Etxebarria (174,5) eta Julen Erezuma Arzanegi (169,5).
Gernikar bat, finalean
Puntuazioz sailkatutako 25 bertsolariei noizbait finalista izandako bost bertsolari gehituko zaizkie: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Miren Amuriza Plaza, Peio Ormazabal Villanueva eta Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia gernikarra.
2014ko txapelketan finalista izan zirenak, ostera, finalaurrekoetan sartuko dira lehiara.
Oraindik txapelketa noiz hasiko den zehazteke badago ere, finala abenduan izango dela jakitera eman dute Bizkaiko Bertsolari Elkarteko kideek.