Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Ziortza-Bolibar Uemako kide izatea onartuko dute zapatuan

Aintzina Monasterio
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Gizaburuaga,Lekeitio,Markina-Xemein,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2016/05/25
Udalerri Euskaldunen egunaren barruan egingo dute zapatu goizean [maiatzak 28] Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Batzar Nagusia, Leitzako udaletxean. Bertan, Uema osatzen duten udalerrietako ordezkariek Ziortza-Bolibarko udalak egindako eskaera bozkatuko dute. Hain zuzen ere, apirilaren 18ko Ziortza-Bolibarko udalaren Osoko Bilkuran egin zuten Ueman sartu ala ez erabakitzeko bozketa. Agintean den EH Bilduko lau ordezkariek Ueman sartzearen aldeko botoa eman zuten, EAJ-ko hiru zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren. 434 biztanle ditu gaur egun Ziortza-Bolibarrek, eta horietatik %90a da euskalduna. Era berean, Legorretako udalak eta Dimako udalak egindako eskaerak ere bozkatuko dute. Hiru udalerri horien eskaerak onartzean, 76 udalerri izango dira Uemako kide.
Aurkezpena-1024x749

Udalerri Euskaldunen Egunaren aurkezpena. Argazkia: Uema.

Egun osoko jaia Zapatuan Leitzan (Nafarroa) ospatuko dute Udalerri Euskaldunen Eguna. Horrela, erakundeak betetzen duen mende laurdena ospatzeko ere baliatuko dute, 25 urte euskara hauspotzen lemapean. Uemako kide diren udalerriekin ez ezik, Euskal Herri osoko udalerri euskaldunen parte-hartzearekin ospatuko dute eguna. Uemako ordezkarien, Leitzako Udalaren eta herriko zenbait elkarte eta kultur eragileren artean egun osorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, adin eta gustu guztietarako eskaintza eta jai eguna osatzeko asmoagaz. Besteak beste, herrien arteko herri kirolak, bazkari herrikoia, kantaldia, aurrentzako ikuskizuna, elektrotxaranga, eta kontzertuak egongo dira, eta egun osoan zehar kale animazioa edukiko dute. Eguerdiko ekitaldi instituzionalean, udalerri euskaldunek duten garrantzia nabarmenduko dute, eta baita azken 25 urteotan euskararen normalizazioari egin dioten ekarpena ere. Erakunde publikoetako, euskalgintzako zein beste hainbat alorretako ordezkaritza ere izango da ekitaldian. Autobusa Aulestitik eta Munitibarretik Mutrikuko eta Lea-Artibaiko herritarrak ere Leitzan egongo dira, eta esaterako, Aulestitik eta Munitibarretik autobusa antolatu dute. 09:00ak inguruan abiatuko dira, eta Leitzan 20:00etan irtengo dira etxera bueltatzeko. Egitaraua:
  • 09:00. Diana txistulariekin. herriko kaleetan zehar.
  • 10:00. Arnasguneen tailerra. Atekabeltz gaztetxean.
  • 10:00. UEMAren batzar nagusia. Udaletxean.
  • 11:30. Herrien arteko kirolak. Herriko Plazan.
  • 12:30. Ekitaldia: ‘Udalerri euskaldunak, 25 urte euskara hauspotzen’. Leitzako Aurrera Dantza Taldearen eta Jeiki abesbatzaren parte-hartzearekin.
  • 13:15. Flash moba: ‘Euskara hauspotzen’.
  • 14:30. Bazkari herrikoia.
  • 15:30. Kantaldia, Angel Mariezkurrena abeslariarekin.
  • 18:00. Haurrentzako ikuskizuna: DJ Porru. Kiliklon ekoizpenak.
  • 19:30. R Ke R elektrotxaranga, herriko kaleetan barrena.
  • 23:30. Kontzertua: Lur J eta Akort. Atekabeltz gaztetxean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.