Ondarroako Karenka Elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu
Dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten seme-alabak dituzten gurasoek osatutako Karenka elkarteak hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte bihartik ekainaren 13ra bitartean. Herritarrei ekintzetan parte hartzeko gonb...
Dibertsitate funtzional fisiko eta sentsoriala duten seme-alabak dituzten gurasoek osatutako Karenka elkarteak hitzaldiak, erakusketak eta bestelako ekintzak antolatu ditu bihartik ekainaren 13ra bitartean. Herritarrei ekintzetan parte hartzeko gonbitea egin nahi izan diete Karenkako kideek.
Bihar, esaterako, Gaituz Sport, por el desarrollo inclusivo de la sociedad a traves de la actividad fisica y el deporte hitzaldia egingo da, 11:00etan, Kofradia Zaharrean. Porfirio Hernandez Zubizarreta Euskal Herriko Kirol Egokituko Federazi- oko presidentea eta Xabier Leizea Ortega Gaituz Sport proiektuaren arduraduna izango dira hizlariak.
Erakusketa ere bai
Etzi, kirol egokituen erakustaldia egingo dute, Itsasaurren, 11:00etatik 14:00etara. Ekintza hori Kemen pertsona ezinduen kirol klubak gidatuko du. Eguraldi txarra egingo balu, ekintza hori Zaldupe kiroldegian egingo litzatekeela iragarri dute. Azkenik, ekainaren 3tik 13ra, Gaixotasun arraroetara hurbildu zaitez erakusketa egongo da ikusgai, udal erakusketa aretoan.