Ikuskizuna zapatuan [maiatzak 28] ikusi ahalko da, Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko terrazan, doan.
Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariek parte hartuko dute saioan.
Emanaldia Uhagonek antolatuta dago eta 19:00etan hasiko da. Eta beste behin ere, Lekitto Musika Banda Urtzi Iriondo zuzendariaren gidaritzapean ariko da. Iriondok 2006an hartu zuen Lekitto Musika Bandaren zuzendaritza, eta bandari “indar eta haize berria” eman nahian, bestelako emanaldiak antolatzen hasi zen.
Hain justu, Bertso Band ikuskizuna Lekitto Musika Bandak
2010ean hasi zuen ziklo baten hasiera izan zen. Atzetik etorri ziren TtakunBand (2011), Delirium T.Band (2012), DantzaBand (2013) eta Euskal KantaBand (2014) ikuskizunak.
Urtez urte, emanaldi berezi horiek harrera ona izan duten hainbat saio eskaini dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.
Azken emanaldia, esaterako, Mutrikuko parrokian eskaini zuten, martxoan. Zehatz esateko, orduan, Miren Narbaiza (Napoka Iria) abeslariagaz batera, Euskal KantaBand ikuskizunarekin gozatu ahal izan zuten herritarrek.
Bertso Band ikuskizuna, 2010. urtean, Lekeition. Argazkia: Koldo Leniz.