Markina-Xemeinera datozen bisitariei laguntzeko asmoz, herriko planoa itzuli du udalak
ingelesera eta frantsesera. Turistak edo bisitariak herrian zehar mugitzeko informazioa falta zutela ikusita, Markina-Xemeingo planoa sortu eta kaleratu zuen urtarrilean Turismo Mahaiak, xehetasun guztiekin. Lehen aleak, baina, euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu zituzten eta orain, beste hizkuntza batzuetara itzultzen hasi dira.
Bi alderdi ditu planoak. Lehenengo alderdian planoa bera,
marrazki formatuan eginda. Gainera, ikusi beharreko puntuetan seinaleak ditu ikusi beharreko edo gomendagarriak diren tokiak kolore bidez ezberdintzen direlarik. Horrez gain, zerbitzuei buruzko informazioa eta ordutegiak ere azaltzen ditu.
Informazio gune dela esaten duen seinalea jarri dute Herri Bibliotekan.
Plano hauek
herriko hiru informazio puntutan –udaletxean, Herri Bibliotekan eta Uhagon kulturgunean– daude eskura, bai eta ostatuetan ere: aterpetxe, landetxe eta hoteletan. Horrez gain, Bilbo, Lekeitio eta Ondarroako turismo bulegoetara bideratu dituzte batzuk.
Herriko hiru informazio puntuak ere
seinalez nabarmendu dituzte, herrira bisitan datozenei erraztasunak emateko.
TURISTAREN PLANOA