Lekeitioko Tximista atletismo taldeko neskek
lehen postua lortu dute asteburuan, Durangoko Landakoko Atletismo Pistan lehiatu den absolutu mailako Bizkaiko Atletismo Txapelketan. Lekeitioko taldeak bakarka lortutako beste lau domina ere ekarri ditu etxera.
Tximista taldeko neskak, sariak hartu ondoren. Argazkia: Tximista
Hamazortzi probak gehi erreleboetako biak kontuan hartuta Tximista atletismo taldeak lortu zituen puntu gehien, bigarren Santurtzi geratu zen eta hirugarren Durango.
4×100 eta 4×400
erreleboetan ere, aurrean ibili zen Lekeitioko taldea. «4×400 erreleboetan euskadiko urteko bigarren denbora onenagaz:. 4:09:21», zehaztu du taldeak.
Tximista, Santurtzi eta Durangoko kirolariak podiumean. Argazkia: Tximista
Taldeko emaitzez gain,
bakarkakoan ere emaitza bikainak eskuratu dituzte Tximistako atletek. Oihane Gonzalez hirugarren geratu zen pisu jaurtiketan, Paula Ruiz bigarren 3.000 metro oztopo lasterketan, Karla Balenciaga hirugarren 400 metro leunetan eta Paul Lauzirika bigarren altuera jauzian. Dominez gain, laugarren postuak lortu zituzten, Irati Agirregomezkortak eta Olatz Martiartuk.
Mutilak ere ondo aritu ziren Durangon. Mikel Dolaragak 100 metro eta 400 metro leunetan parte hartu zuen, Markel Aranok eta Asier Urzak 100 metro leunetan eta Paul Lauzirikak altuera jauzian.
Tximista Atletismo taldeko kirolariak. Argazkia: Tximista