Garciak eta Lazarok Gernika Bizkaiagaz kontratuak berritu dituzte
Izaskun Garciak eta Yaiza Lazarok Gernika Bizkaian jarraituko dute beste urte betez.Garcia harrobiko jokalaria da, eta azken bi denboraldietan lortutako esperientziagaz kantxan konfiantza irabazten joan da. Partidako hemezortzi minutu jokatu ditu batez...
Garcia harrobiko jokalaria da, eta azken bi denboraldietan lortutako esperientziagaz kantxan konfiantza irabazten joan da. Partidako hemezortzi minutu jokatu ditu batez beste, eta lastertasuna eta defentsako lana dira bere dohain nagusiak.
Lazaro pibot bizkaitarrak bosgarren denboraldia beteko du klub gernikarrean. Aurten pibot bat gutxiago edukiko du taldeak, eta, beraz, Lazarok protagonismo gehiago izango du kantxan.
Euskadiko selekzioagaz
Asteburu honetan, Garciak eta Lazarok (Naiara Diezegaz batera) Euskadiko selekzioagaz nazioarteko txapelketa jokatuko dute Durangon eta Zornotzan.
Gainera, Vicky Llorente Gernika Bizkaiako jokalari argentinarrak ere parte hartuko du bere selekzioagaz. Barikuan hasi ekainak 3 eta domekan ekainak 5 amaituko dute lehia.