Mutrikuko Berriketalagunak egitasmoak bi urteĀ abian badaramatza ere, estreinako, aurreko astean batu ziren esperientzian parte hartzen ari diren guztiak.
16 bat bidelagun eta bidailari batu ziren Beheko Plazan elkarrekin afari-merienda egiteko.
Mutrikuko Berriketalagunek egindako afari-merienda. Argazkia: Bai Txo!
Hain zuzen ere, euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, Mutrikuko Berriketalagunak astero-astero batzen dira euskara praktikatzeko, baina ez zuten elkar ezagutzen. “Bi urte hauetan hainbat bikote ari gara astean behin elkartzen, baina ez dugu guztiok elkar ezagutzeko aukerarik eduki. Afari-meriendan egitasmoan parte hartzen dugunak elkartu ginen; hiztun berriek elkarrekin esperientziak trukatzeko aukera izan zuten, eta baita horien bidelagun direnek ere. Berriketalaguna ez da biren gauza, talde oso baten egitasmoa baino”, adierazi dute Bai Txo! euskara elkarteko kideek.
Orain arteko esperientziarekin gustura daudela aitortu dute Bai Txo! elkarteko arduradunek, eta aurrera begira ere, egitasmoarekin jarraitzeko asmoa dutela nabarmendu dute. Uda sasoiko atsedenaldiaren ondoren, udazkenean ekingo diote euskara partekartzeko lanari.