Irati Lasarte ondarrutarrak Euskadiko gimnastika txapelketa irabazi du
Taldekako proban urrezko domina lortu du, Ordiziko taldeagaz. Taldeka ez eze, bakarka ere ondo ibili da Lasarte. Zilarra eskuratu du pilotagaz egindako ariketanIrati Lasarte gimnastikalariak Euskadiko txapela eskuratu du, taldeka. 13 urteko ondarrutarr...
Taldekako proban urrezko domina lortu du, Ordiziko taldeagaz. Taldeka ez eze, bakarka ere ondo ibili da Lasarte. Zilarra eskuratu du pilotagaz egindako ariketan
Irati Lasarte gimnastikalariak Euskadiko txapela eskuratu du, taldeka. 13 urteko ondarrutarrak Ordiziko taldeagaz parte hartu zuen zapatuan Bilbon jokatu zen txapelketan.Lasartek taldeka eta bakarka parte hartu zuen Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Txapelketan, eta bi dominagaz itzuli zen etxera. Alde batetik, taldeka, urrea lortu zuen, eta bakarka, zilarra, pilotagaz egin zuen ariketan.
Zapatuko emaitzak kontuan hartuta, bakarkako sailkapen orokorrean, Lasarte laugarren geratu da. Izan ere, pilotagaz bigarren geratu bazen ere, uztaiagaz zer edo zer atzerago geratu zen; bi modalitateen bataz bestekoa eginda geratu da laugarren. Podiumetik «oso hurre» geratu dela nabarmendu dute haren senideek, eta asteburuko lorpenekin «pozik» agertu da gimnastikalaria.
Bederatzi domina
Dena dela, Lasarterentzat ez da estreinako aldia taldeka Euskadiko txapeldun geratzen dena. Izan ere, iaz, Eibarko Ipurua taldeagaz ere lehenengo postua lortu zuen.
Asteburuko azken lorpenagaz, denboraldia bederatzi dominagaz amaitu du Lasartek. «Talde oso ona izan dira».