Ekainaren 4tik 12ra, Ziortza-Bolibarko Ziortzako monasterioa musika barrokoaren zaleen topaleku bihurtuko da 28. Ziortzako Kontzertuak egitasmoagaz. “Programaren helburua da herritarrei kalitatezko musika eskaintzea”, azaldu dute Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek. Gainera, aurten, aldundiak hitzarmena sinatu du Gondra Barandiaran fundazioagaz. Eta bi erakundeek sinatutako hitzarmen horregaz, aintzinako musika, elizako musika eta musika barrokoa babestu nahi da.
Helburu horiei jarraituz, Gondra Barandiaran fundazioak 20.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin du. Kontzertuetan naziorteko interprete eta musikari ospetsuak eta euskal artista eta taldeak ikusteko aukera egongo da.
Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira.
EGITARAUA:
- Ekainak 4 (zapatua): Passamezzo Antico (Maria Espada sopranoa).
- Ekainak 5 (domeka): Tronpeta eta organo kontzertua (Laurent –tronpeta– eta Thomas Hospital –organoa–).
- Ekainak 11: Musick for a while (Capilla Santa Maria, Carlos Mena –kontratenorea eta zuzendaria–, Daniel Zapico –tiorba–, eta Carlos Garcia-Bernalt –organoa eta zenbaloa–).
- Ekainak 12: El mesias (Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea, Beñat Egiarte –tenorea–, Sebastia Peris –baxua–, Celia Alcedo –sopranoa–, Marife Nogales –mezzosopranoa– eta Jon Malaxetxebarria –zuzendaria–).