Asmo Txarrak, Gozategi eta Itzalak taldeen kontzertuekin datoz Ondarroako Kamiñazpiko jaiak

Bihar [ekainak 3] hasita, Kamiñazpiko jaiak ospatuko dituzte horiz eta beltzez jantzita. Antolatzaileek beti-betiko ekimenez betetako bi eguneko egitarau oparoa antolatu dute, eta auzotar, herritar eta inguruko denak jaiez gozatzera gonbidatu dituzte.
Herritarrak paella janean

Herritarrak paella janean

Bihar iluntzeko txupinazoak emango die auzoko jaiei hasiera ofiziala, eta hurrengo orduak, musikaz beteta etorriko dira. Gauean, gainera, herritarrak zain egoten diren momentu berezia ailegatuko da, playback lehiaketaren eskutik, eta gaua, Drindots taldearen erromeriagaz amaituko dute. [BIDEOA] Zea Mays taldea, iazko jaietan: Zapatuari dagokionez, pala txapelketagaz eta bizikleta ginkanaz hasiko dute jaien azken txanpa, eta auzoko txikienek, puzgarrietan jolasteko edo aurpegia margotzeko tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Eguardian, kuadrilla bakoitzak paellak nahi moduan prestatu ostean, paella janean batuko dira auzotarrak. Aitor Mendiluz eta Asier Azpiroz bertsolariek girotuko dute bazkalondoa, eta nahi dutenek, bikoteka musean aritzeko aukera ere izango dute.
Nagore eta Txomin Lasarte, kantuan

Nagore eta Txomin Lasarte, kantuan

Jaiak kontzertuekin eta musikarekin agurtuko dituzte. Urtero talde ezagunen batek jotzen du jaietan, eta aurten, Gozategi taldearen txanda izango da. Gozategirekin batera, Asmo Txarrak eta Itzalak! taldeak igoko dira Kamiñazpiko parkeko oholtza gainera, baina aurretik, Nagore eta Txomin Lasarte aita-alabek girotuko dute iluntzea, Nekane Etxebarriaren akordeoi doinuekin batera. EGITARAUA: Barikua [ekainak 3]
  • 18:00. Jai hasiera, txupinazoa
  • 18:05. Izarra eta Maren trikitilariak Kamiñazpin zehar
  • 20:00. Pop-rock musika Unanue musika eskolako gazteen eskutik
  • 22:00. Play back lehiaketa
  • 23:30. Kontzertua: Drindots
Zapatua [ekainak 4]
  • 10:00. Kamiñazpiko XII. Pala txapelketa
  • 11:00. Txistulariak Kamiñazpin zehar
  • 11:00. Umeen txirrindu ginkana
  • 11:00. Umeei aurpegia margotzen hastea
  • 11:00. Puzgarriak umeentzat Kamiñazpiko parkean
  • 13:00. Unanue musika eskolako trikitilariak Kamiñazpin zehar
  • 13:00. Paella egitearen hasiera
  • 15:00. Paella jana
  • 16:30. Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Asier Azpiroz
  • 17:00. Mus txapelketa, Zubi-Zahar ikastolan
  • 17:00. Puzgarriak umeentzat Kamiñazpiko parkean
  • 18:00. Zinea umeentzzat OLEEren eskutik.
  • 20:00. Kontzertua: Nagore, Marilo eta Txomin
  • 22:30. Kontzertuak: Asmo txarrak, Gozategi eta Itzalak!