Berriatuko IX. Kinttopeko idi proben saioa, zapatuan eta astelehenean
22:00etan hasiko da lehia. Hiru parte hartzailek lehiatuko dute lehen saioa, eta hirurak gipuzkoarrak izango dira: Elgoibarko Soartek, Oiartzungo Artolak eta Errezilgo Txokolatek.
Hurrengo saioa astelehenean izango da, eta astelehenean ere 22:00etan hasiko da proba. Mungiako Goietaz, Orioko Oliden eta Bielako Lopategi ariko dira lehian.
Sariak. Parte hartzaile guztiek izango dute sariren bat. Probaren irabazleak 1.100 euro, mantak eta txapelak eskuratuko ditu. Bigarrenak 1.000 euro eta garaikurra jasoko ditu, eta hirugarrenarentzat garaikurra eta 900 euroko diru saria dago.
Halaber, laugarren sailkatzen denak 800 euro irabaziko ditu, bosgarrenak 700 euro eta seigarrenak 600 euro.