LAB-ek dio kooperatibak "prekarietatearen sortzaileak" direla
Jon Iñaki Alkorta (LAB): “Zoritxarrez, bi eskualdeetan beste lanik ez dagoelako, langileek dutenari heltzen diote, nahiz eta jakin lan hori prekarioa, miserablea eta kaka bat dela”Irakurketa horren aurrean, LABek “aski da” esan du. Kooperatibei egoera hau ez dutela onartuko esatez batera, azpikontratetako jabeei ere euren enpresetan langileak egoera prekario baten edukitzea ez dietela utziko esan nahi izan diete. “Ez duzue gehiago langilerik edukiko baldintza prekarioekin. Langileak ezin dituzue eduki 800 euroko soldatekin, ez eta estatu espainoleko Kimika hitzarmen nazkagarria bat aplikatu gabe. Eta hori hitzarmena ezartzen dozuenok, beste askok ez dute ezarri ere egiten eta”.

Ezkerretik eskumara, Alexis Rodriguez eta Jon Iñaki Alkorta, LABeko zerbitzu pribatuen ordezkaria eta industria arduraduna, hurrenez hurren, Cikautxo pareko agerraldian.
Sindikatuak indarrak batu eta borrokara gehitzeko deia nahi izan die egoera horretan dauden sektore ezberdinetako langileeiEgoera horretan dauden langileei bere laguntza eskaini nahi izan die sindikatuak. “Gure laguntza guztia edukiko dute kooperatibetan aldi baterako kontratua dutenek eta azpikontratetako langile guztiek. Gu prest gaude euren prekarietatearekin amaitzeko”. Horretarako, baina, sindikatuak indarrak batu eta borrokara gehitzeko deia nahi izan die egoera horretan dauden sektore ezberdinetako langileei. “Borrokatzeko baina, ezinbestekoa da antolatzea. Beraz, sektorez sektore antolatu eta egunez egun borrokatu behar da”. Roal CBko langileak. Cikautxok azpikontratatutako Roal CB enpresako langileek eskubideak defendatzeko asmoa agertu dutenenean, enpresariek haginak erakutsi izana ere aipatu dute LABeko ordezkariek. “Lehen zapalduta bazeuden, gero mehatxuak eta abar etorri dira. Baina langileek horiei aurre egin eta euren lanpostuak arriskuan jarri dutenean, enpresariek frenoa zapaldu dute”. Horregatik, Roal CBko langileen eredua jarraituz, horrelako egoeran dauden gainerako langileek ere “haginak erakutsi” behar dutela dio sindikatuak. “Inork ez du ezer oparituko. Prekarietateari langileek egin behar diote aurre”. [GUTUNA] Roal CBko langileen gutuna.