Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lea-Artibaiko eragileek Agirre lehendakaria ezagutzera eman dute Berlinen

Eider Mugartegi
Lekeitio,Ondarroa
2016/06/02
Jose Antonio Agirre lehendakaria Berlinen erbestean bizi izan zela 75 urte bete dira aurten, eta urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira bertan. Gerra zibileko urteak eta euskal erbesteak arte eta diziplina desberdinetan izan duten itzala eta garrantzia aztertzen ari dira argitalpen, hitzaldi eta bestelako ekintzen bidez. Iñaki Goiogana historialariak eta Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaien Zuzendariak, biak lekeitiarrak, parte hartu dute ekitaldietan, besteak beste.
Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko artxibozaina eta Unai Lauzirika Agirre in Berlin proiektuaren zuzendariaBerlingo Cervantes Institutuan. Argazkia: Unai Lauzirika

Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko artxibozaina eta Unai Lauzirika Agirre in Berlin proiektuaren zuzendariaBerlingo Cervantes Institutuan. Argazkia: Unai Lauzirika

Martitzenean hasi ziren ponentziak eta egun osora zabaldu dira ekitaldiak, gaur [ekainak 2]. Euretako batzuetan hartu du parte Kirmen Uribek. Goizean, Humboldt unibertsitatean hitzaldi bat eman du idazle ondarrutarrak eta, iluntzean, Mikel Urdangarinekin batera Maxim Gorki antzokiko R aretoan Zaldiak eta beren itzalak ikuskizuna eskainiko du. Unai Lauzirika lekeitiarra  Leipzigeko unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurlea eta Berlingo Euskal Etxeko proiektu zuzendariak zuzentzen du Agirre in Berlin 1941-2016 proiektua, eta egitasmoak Agirreren figura eta eragina aztertu eta erbesteko eusko jaurlaritzaren lana ezagutzera ematen dituela azaldu du.
Berlingo Euskal Etxeko kideak, Mari Jose Olaziregi (Etxepare Institutua). Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Amaia Agirre (Agirre Lehendakaria Center), Berlingo Diputatu Ganberako ordezkariak. Argazkia: Unai Lauzirika

Berlingo Euskal Etxeko kideak, Mari Jose Olaziregi (Etxepare Institutua). Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta Amaia Agirre (Agirre Lehendakaria Center), Berlingo Diputatu Ganberako ordezkariak. Argazkia: Unai Lauzirika

«Berlingo Euskal Etxeak Agirreren egunkari originalak eta De Gernika a Nueva York pasando por Berlin liburuetan Alemaniari dagozkion zatiak alemanera itzuli ditu, eta Agirrek Berlingo egonaldiari buruz egunkarian esandakoak islatzen dituen mapa osatu du Euskal Etxeak», zehaztu du Lauzirikak. Testu, mapa eta programa osoa www.agirreinberlin.eus webgunean dago erakusgarri.
Agirre in Berlin proiektuaren aurkezpena hiriko erakundeetako ordezkarien aurrean. Mikel Anton, Europako Gaien Zuzendaria eta Andreas Gram, Diputatu Ganberako Presidente Ordea. Argazkia: Unai Lauzirika

Agirre in Berlin proiektuaren aurkezpena hiriko erakundeetako ordezkarien aurrean. Mikel Anton, Europako Gaien Zuzendaria eta Andreas Gram, Diputatu Ganberako Presidente Ordea. Argazkia: Unai Lauzirika

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.