Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ondarroako kofradian benta egunero egitea erabaki dute

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/06/02
Ondarroako Kalare Deuna kofradiako arduradunek iragarri dutenez, egunero egingo da benta, hemendik aurrera. Antxoa kostera luzatu aldera, benta egunak mugatuta egon dira, martitzenetik eguenera egin da benta, baina orain hartutako neurria eta gero, astelehenetik barikura salduko da arraina. Hori bai, asteleheneko eta barikuetako bentetan, oraingoz, ez da antxoarik salduko. “Beste espezie guztiak saldu ahal izango dira, antxoa izan ezik”, nabarmendu dute Ondarroako kofradian. Antxoa harrapaketei dagokienez, adostutako gutxieneko neurria ere aldatu egin dute. Orain, kiloan, ezingo dira 70 ale baino gehiago sartu (aurreko astean, kiloko 55 ale baino gehiagoko antxoa ez harrapatzea adostu zuten).
Arrantzaleak legatza deskargatzen, Ondarroan

Arrantzaleak legatza deskargatzen, Ondarroan

Asteon, berriz, eguraldi txarra egon da itsasoan, eta ez da antxoarik saldu Ondarroako bentan. Ontzi asko kostatik gertu itsasoratu dira, eta, oro har, arrain gutxi lehorreratu dute. Betandi, boba eta txitxarro ale gutxi batzuk saldu dira egunotan. Martitzenean [maiatzak 31] eta eguaztenean [ekainak 1], esaterako, txitxarro zuri gutxi harrapatu zutenez, nahikoa garesti saldu zuten; 3,36 euro eta 2,32 euroan, bataz beste. Gaur [ekainak 2], ostera, kopuru aldetik gehiago egon denez, merkeago saldu da; kiloa, 1,70-0,80 euro bitartean. Bestalde, ontzi batzuk astelehenean [ekainak 6] hegaluzetara irtengo dute, Azores aldera. Arlanpi eta Itoitz ontzi ondarrutarrek dena prest dute itsasoratzeko. Asteko salmenta:
  • MARTITZENA [maiatzak 31]
    • Betandia. 3.200 kilo; 1,63 euro, bataz beste.
    • Boba. 2.400 kilo; 38 zentimo, bataz beste.
    • Txitxarro zuria. 6.900 kilo; 3,36 euro, bataz beste.
  • EGUAZTENA [ekainak 1]
    • Txitxarro baltza. 1.500 kilo; 42 zentimo, bataz beste.
    • Txitxarro zuria. 4.300 kilo; 2,32 euro, bataz beste.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.