Asteburua girotzera datoz Ziortzako Kontzertuak
Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta doan izango dira. Nazioarteko eta euskal artista eta musikariek parte hartuko duteEkainaren 4tik 12ra, Ziortza-Bolibarko Ziortzako monasterioa musika barrokoaren zaleen topaleku bihurtuko da 28. Ziortzako Kon...
Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta doan izango dira. Nazioarteko eta euskal artista eta musikariek parte hartuko dute
Ekainaren 4tik 12ra, Ziortza-Bolibarko Ziortzako monasterioa musika barrokoaren zaleen topaleku bihurtuko da 28. Ziortzako Kontzertuak egitasmoagaz. «Programaren helburua da herritarrei kalitatezko musika eskaintzea», azaldu dute Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek.Aurten, gainera, antzinako musika, elizako musika eta musika barrokoa babesteko aldundiak hitzarmena sinatu du Gondra Barandiaran fundazioagaz. Azken horrek 20.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin du.
Kontzertuetan naziorteko eta euskal artista eta taldeak ikusteko aukera egongo da. Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira, eta doan izango dira.