8 urtetik aurrerako 40 musikari inguruk parte hartuko dute ikasturte amaierako emanaldian. Tarineko ordezkariek aurreratu dutenez, ikuskizunean denetariko instrumentuak entzun ahalko dira.
Trikipand taldeak, esaterako,
Herritik mundura izeneko saioa eskainiko dute. Horrez gain, Ixura taldeak ere parte hartuko du, bai eta ere saxofoia eta gitarra jotzen duten musikariek, konboak eta pianoa jotzen duen bakarlariak.
Berriatuko Tarine udal musika eskolako musikarien 2015eko udaberriko emanaldia.
Saioa ordubete ingurukoa izango dela esan dute. «Saio erakargarria egin nahi izaten dugu». Eguraldi txarra egingo balu, emanaldia frontoian izango dela aurreratu dute. «Guk nahiago izaten dugu udaletxe aurrean jo, gehiago gustatzen zaigu».
Azken bi urteetan, esaterako, eguraldi txarra egiten zuelako saioa Mendibarren frontoian egin behar izan dute.