Aurten ere,
Kirolariak historian zehar deritzon egitasmoa aurkeztu du Ondarroako Udalak. Beka deialdia laugarren bidar egin da, eta oraingoan, Jose Mari Naberan Garciari buruzko ikerketa egitea erabaki du udalak. “Naberanen bizitza, eta bereziki,
kirol arloan izandako ibilbidea jasoko ditu aipatutako lanak”, azaldu du Unai Basterretxea kirol arloko zinegotziak.
Proiektuari dagokionez, proiektua, azterlana eta memoria euskara hutsean burutu beharko dira, eta bekaren diru zenbatekoa
3.000 eurokoa izango da. Beroren iraupena, gehienez, sei hilabetekoa izango da.
Basterretxeak nabarmendu duenez,
Naberanek herrian kirola sustatzeko egindako ahalegina goraipatu nahi du udalak ikerlan honen bitartez. “Emakume eta gaztetxoen kirolari bere bizitzako zati handi bat eskaini zion Naberanek, eta herritar guztion oroimenan jaso behar dugu horren berri”.
Ondarroako kirol beka, oinarriak