Eskualdeko ordezkari politikoak barikuan [ekainak 3] Larruskainen izan ziren, Ondarroako Udalak bertan duen lur saila ikuskatzen. Ondarroako udala baso autoktono bat landatzen ari da bertan dituen 17 hektareatan, eta bere lurrak eskaini ditu eskualdean sortzen den konposta jasotzeko. Konposta hori, gero, ongarri modura ibiliko da.
Ondarroako udal ordezkariak konposta jasotzen. Argazkia: Ondarroako Udala
Hain zuzen ere, gaur egun, Lea-Artibain
1.000 familiak baino gehiago egiten dute konposta, autokonpostagaz, auzokonpostagaz eta ate aurreko organiko bilketagaz. “Hondakin organiko horrekin konpost aberatsa egiten ari dira herritarrak, eta konpost hori baso berriarentzako ongarri aproposa da”.
Bisitan, gainera, amankomunazgoak konposta txikitzeko duen makina berriak nola funtzionatzen duen ezagutzeko aukera ere izan zuten eskualdeko ordezkari politikoek. “Makina honek konpostean geratzen diren hezur eta oskol zatiak txikitzen ditu, konposta hobeto erabili ahal izateko”.
Lea-Artibaiko udal ordezkariak konpostagailuaren funtzionamendua ikusten. Argazkia: Ondarroako Udala