Etzi [ekainak 9],
Nekazaritza eta arrantza burujabetzaren bidean deritzon hitzaldi sorta eskainiko da Ondarroako Arrigorri ostatuan,
Eskubide sozialen kartak, 12 mila ekimenak eta Etxaldek antolatuta.
Nekazaritza eta arrantzari buruzko mintegia 10:30ean hasiko da, eta gaur egungo testuinguruari buruzko azterketagaz hasiko da Mikel Hiribarren. Ostean, Leo Belaustegi mutrikuarra arrantza politika eta datozen aldaketei buruz ariko da. Ondoren, elikadura burujabetzari buruz berba egiteko tartea egongo da
Arrantza eta nekazaritza iraunkorra elikadura burujabetzaren bidean solasaldian. Bertan Alazne Intxauspek eta 12 mila ekimeneko kideek parte hartuko dute.
Azkenik,
Nekazaritza eta arrantza politika, elikadura politikoaren parte hitzaldia entzuteko aukera egongo da, eta bukatzeko, hainbat ekimenen aurkezpen laburrak egingo dituzte.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, mintegian parte hartu nahi dutenek 94-623 27 30 edo 672 23 38 08 telefono zenbakietara deitu beharko dute izena emateko.