Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arrizabalagak Athleticeko lehen taldearekin jokatuko du denboraldi-aurrea

Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2016/06/07
Talde zuri gorriak jakitera eman duenez, Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarrak Athletic-eko lehen taldeagaz jokatuko du denboraldi-aurrea. Ez da lehen mailako taldeagaz ariko den lehen aldia. Aurretik ere beste hainbat denboraldi-aurre ere prestatzen aritu da, eta jokatu egin ez badu ere, Bilboko talde nagusiagaz ere bidaiatu izan du. Talde bilbotarra uztailaren 11n hasiko da Lezaman 2016-2017 denboraldia prestatzen, eta Gorka Iraizoz eta Iago Herrerin atezainekin batera, Valverderen esanetara ariko da Arrizabalaga ere. Athletic-ek gaineratu duenez, aurten denboraldi-aurreko prestaketa guztiak Lezamako kirol instalazioetan egingo ditu; hau da, ez du kanpoan egonaldirik aurreikusten. “Taldeak lagunarteko partidak jokatzeko bidaiak egingo ditu soilik. Arerioak zehaztean datak eta ordutegiak jakinaraziko dira”.
Kepa Arrizabalaga Valladolideko elastikoagaz

Kepa Arrizabalaga Valladolideko elastikoagaz. Argazkia: Real Valladolid

Azken bi denboraldietan Arrizabalagak lagata jokatu du kanpoko bi taldetan. Bukatu berri den denboraldia bigarren mailako Real Valladoliden 40 partida jokatu ditu titular modura, horietako bat Kopan, eta aurreko denboraldiaren erdia, ostera, maila bereko Sociedad Deportiva Ponferradinan aritu zen; 20 partida jokatu zituen. Gaztetatik, Arrizabalaga Athletic taldearen harrobian prestatu da. Atheltic taldearen barruan maila guztietako kategorietan egondakoa da (alebin, txiki, kadete eta gazte). 2011-2012 denboraldian, 17 urte zituela, Athleticen bigarren taldera jauzi egin zuen (Baskonia). Hurrengo denboraldian Bilbao Athleticera igo zen (bigarren maila B). Eta 2013. urteko udan, denboraldi-aurrea lehenengo taldearekin egin zuen, Ernesto Valverderen agindupean.
Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra

Kepa Arrizabalaga atezain ondarrutarra. Argazkia: Real Valladolid

Naziortean ere ibili izan da, Espainiako selekzioagaz, 17, 19, 20 eta 21 urtez azpikoetan. 19 urtez azpikoetan, Europako Txapelketa irabazi zuen 2012. urtean. Horretan, atezain titularra izan zen eta partida aipagarriak jokatu zituen, Frantziaren aurka jokatutakoa esaterako. Espainiko selekzioko 20 urte azpiko taldean ere Munduko Koparako atezain titular izateko prestatu zen 2013an. Baina lesio bat tarteko, ezin izan zuen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.