Ispasterko Robotika ikastaroan izena emateko azken eguna bihar da
Robotikaren munduan lehen pausoak izenburupean roboten zientzia eta teknologia bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko die hilabete honetan Ispasterko Udalak herriko ume eta gaztetxoei. 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako ikastaroa da, eta Imaginn enpresako (Mondragon Unibertsitatea) ordezkarien eskutik hurbilduko dira robotika mundura.
Ekainaren 18an hiru orduko saioa egingo dute IƱigo Egiluz aretoan. Baina, tartean atseden hartzeko geldialdia egingo dutela jakitera eman dute. Hain zuzen ere, 10:30ean hasiko dute ikastaroa, eta 12:00ak arte egingo dute lehen hurbilketa. Ordu laurdeneko atsedenaldiaren ostean, 12:15ean ekingo diote berriro ikastaroari, eta 13:45 inguruan amaitzea aurreikusi dute.
Umeek jolas-jardueren bidez emango dituzte robotika munduan lehen pausoak eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek bihar [ekainak 8] dute izena emateko azken eguna. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 94-684 29 99.