Musikariek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte
Bermeoko Udalaren Musika Eskolako ikasleak prest daude ikasturteari amaiera emateko. Hori baino lehen, zenbait kontzertu eskainiko dituzte urtean ikasitakoa erakusteko.Hala, gaur, 19:30ean, IV. Tutti kontzertua eskainiko dute. Horretan, musika eskolak...
Hala, gaur, 19:30ean, IV. Tutti kontzertua eskainiko dute. Horretan, musika eskolako ikasle eta irakasle talde guztiek parte hartuko dute, eta ordubete inguruko saioa eskainiko dutela azaldu dute.
Gaurko kontzertuan, hortaz, flauta, klarinete, txelo, txistu, biolin taldeak, koruak eta harrerako kantari txikiak, haize taldeak eta Arrekatxutxa taldeak parte hartuko dute, besteak beste. Saioari amaiera amateko, Musikatu bizitza Emusik jaialdiko abestia kantatuko dute denek batera.
Bestalde, Museunmusika zikloari ere hasiera emango diote asteon. Bihar eta etzi eskainiko dituzte kontzertuak asteon, eta datorren astean, martitzenean, ekainaren 14an, hain zuzen ere. Hiru kontzertuei 19:30ean emango diote hasiera Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Aipatu kontzertuetan musika eskolako instrumentu joleek parte hartuko dute.