Joseba Agirretxea Urresti.
Izena: Joseba
Abizenak: Agirretxea Urresti.
Jaioterria: Ondarroa. Baina urte asko daramatza Donostian bizitzen.
Alderdia: EAJ. Kongresurako zerrendaburua da, Gipuzkoatik. 2015eko abenduko hauteskundeetan ere kongresurako zerrendaburua izan zen.
Adina: 49 (1966an jaiotakoa).
Ikasketak eta lana: Euskal Filologian lizentziatua, Deustuko unibertsitatean. Inoiz ez du euskal filologo bezala lan egin. Komunikazioaren munduan barneratu zen, ETBn lehendabizi, eta Radio Euskadin gero. Hamabi urtez, denetariko programak gidatu zituen, albistegiak tarteko. Komunikazio alorrean lan egin zuen urte horietan guztietan, gaur egun egunero-egunero ikusten dituen politika kideak elkarrizketatu zituen. Horien artean dago Ramon Jauregi sozialista. Azken horri, gainera, estimu handia diola dio Agirretxeak.
Ibilbide politikoa: Politikak beti erakarri izan du Agirretxea. Bere aitona gudaria izan zen eta Espainiako Gerran heriotzara kondenatu zuten. 17 urterekin EGIn sartu zen. Talde horretan, lagun izan zituen, besteak beste, IƱigo Urkullu, Josu Jon Imaz eta Aitor Esteban. 19 urterekin, Ondarroako Udaleko zinegotzi izan zen (Herri Batasunak zeukan alkatetza). Zinegotzi karguan 1987tik 1991ra arte egon zen. Komunikazioan lan egin eta gero, Juan Jose Ibarretxe lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako Komunikazio Idazkaria izan zen.
Zaletasunak: Musika zalea da, filmetako musika banden zalea batik bat (filmetako soinu banden inguruko irratsaioa ere gidatu zuen Euskadi Irratian). Horrez gain, lagunekin poteoa egitea du gustuko. Gaur egun futbolean gutxitan jolasten badu ere, gaztetan, Athleticeko gazteen taldeko kide izan zen. Gaur egun bere alaba gazteena aritzen da futbolean.
Twitter kontua: @jagirretxea.
[HITZARI ESKAINITAKO ELKARRIZKETA IRAKURRI]