Joseba Plazak entrenatuko du Aurrerako nagusien taldea
Aurrerak jakitera eman duenez, Joseba Plaza entrenatzaile markina-xemeindarrak zuzenduko du 3. mailako taldea 2016-2017 denboraldian. Entrenatzailea datorren denboraldia prestatzeko lanekin hasita dago Zaldupen.Denboraldia amaitu eta mailari eutsi diot...
Denboraldia amaitu eta mailari eutsi diotela jakin orduko egin diote eskaintza Markina-Xemeingo entrenatzaileari, eta Plazak baietz esan dio proiektu berriaren arduraduna izateko eskaintzari. «Plaza iazko azaroan iritsi zen Zaldupeko aulkitxora, Mikel Etxaburu Pixki-gaz batera taldearen gidaritza hartzeko, eta helburua lortu dela ikusita batetik, eta talde ondo ezagutzen duela kontuan hartuta bestetik, Aurrerako nagusien taldeko gidaritza hartzeko egokiena dela iruditu zaigu».
Era berean, Plazari bere zereginetan laguntzen ariko direnak ere zehaztu ditu Aurrerak. Alde batetik, nagusien taldean jokatzeari utzi berri dion Ander Garmendia izango da Plazaren laguntzailea. «Aldagela eta entrenatzailea bera ondo ezagutzen dituenez, bigarren entrenatzaile lanetan aritzeko eskaintza luzatu dio klubak, eta onartu egin du». Bestetik, Mikel Aramaio eta Mikel Santiso ariko dira, hurrenez hurren, prestatzaile fisiko eta atezainen entrenatzaile. Azken urteetan aritu modura, Aiert Etxaniz izango da taldeko masajista. «Aurrerako arduradunek iazko talde teknikoari jarraipena eman nahi izan die, azken boladako emaitzak eta taldeko giroa onak izan direla iritzita».