2015eko urrian egin zen Jabi Goitia
Kabi-ren heriotzaren urtemuga ekitaldiari buruz deklaratu du gaur [ekainak 8] goizean,
Gernika-Lumoko epaitegian. Espainiako Auzitegi Nazionalak deituta, 10:00etan zeukan hitzordua, baina 11:30ak ingurura arte ezin izan du bideokonferentzia bidez deklaratu.
Deklarazioa eginda, fiskalak eskerarik egingo duen edo kasua artxibatu edo bertan behera geratuko den ez daki lekeitiarrak. Meaberen abokatu
Kepa Mantzizidorrek jakitera eman duenez, instrukzioa eginda,
epe laburrean emango dute erabakiaren berri. «Ertzaintzaren argitze-agiria aurkeztuta dago eta deklarazioa ere burutu da. Beraz, gauzak bere bidetik joanez gero, aste batzuk edo hilabete barru kasuak aurrera jarraituko duen edo ez jakingo dugu».
Tetxu Meabe Lekeitiarrari elkartasuna adieraziz, Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean egin den elkarretaratzea.
Tetxu Meabek deklaratzen zuen bitartean hainbat lagun bildu dira Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean lekeitiarrari elkartasuna adierazteko. Oroimena ez dela delitua aldarrikatu eta Tetxu Meabe libre uztea eskatu dute
elkarretaratzean.