Xixilikoak, Euskadiko txapeldun
Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian entrenatzen duten kadeteek gimnastika erritmikoko Euskadiko Txapelketa irabazi dute. Euskadikoa ez ezik, Bizkaikoa ere irabazi du boskoteak.Bizkaiko txapelketagaz nahikoa ez, eta Euskadikoa ere etxera ekarri dute Xi...
Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian entrenatzen duten kadeteek gimnastika erritmikoko Euskadiko Txapelketa irabazi dute. Euskadikoa ez ezik, Bizkaikoa ere irabazi du boskoteak.
Bizkaiko txapelketagaz nahikoa ez, eta Euskadikoa ere etxera ekarri dute Xixiliko gimnastek. Kadete A taldea izan da Euskadiko txapelduna joan den asteburuan jokatutako kanporaketan. Hain zuzen ere, Durangoko Landako kioldegian egin zuten Euskadiko Gimnastika Erritmikoko Txapelketa, eta Gernika-Lumotik heldutako boskoteak saio bikaina egin zuen, podiumaren gorenera igoz eta garaikurra eskuratuz.Santanape kiroldegian entrenatzen duten Mirari Cabanillas, Arantzazu Hormaetxea, Jasone Retolaza, Irati Gerrikagoitia eta Maria Goikoetxea boskotea izan da Euskadiko onena bere kategorian, eta lortutakoagaz pozik dira bai atletak bai eta Xixili Gimnasia Taldekoak ere.
Gernika-Lumon ez ezik, Bermeon ere entrenatzen dute Xixilikoek, horrela, bi herrietako kirolariak taldera batuz. Azken urteetan egindako lana eta lortu- tako emaitzak kontuan hartuta, Xixilik gazteekin egiten duen lana goraipatzeko modukoa dela adierazi dute.