Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

160 bat umek parte hartuko dute Mutrikuko 35. Umeen euskal jaian

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2016/06/09
Gure Ametsa dantza taldeak antolatuta, 35. Umeen euskal jaia egingo da domekan [ekainak 12], Mutrikun. Talde mutrikuarreko dantzari gazteenekin batera Durangoko Tronperri, Zarauzko Jalgi eta Añorga dantza taldeak kalera aterako dira herriko txokoak dantzaz eta kolorez betetzera. Antolatzaileek han eta hemen egingo diren dantza ikuskizunez gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak. Dantza taldeko kideek nabarmendu dutenez, domeka heltzeko desiratzen daude, batez ere, txikienak. “Hasiberriek sekulako emozioa edukitzen dute. Haientzako kalean egingo duten lehen dantza saioa da, eta oso urduri daude, baina plazara irtetzeko gogotsu”.
Dantzari gazteak orain bi urteko Euskal jaian dantzan

Dantzari gazteak orain bi urteko Euskal jaian dantzan

Guztira, 5 eta 14 urte bitarteko 160 bat dantzari batuko dira Mutrikuko euskal jaian, horietatik 85 mutrikuarrak izango dira, eta beste dantza talde bakoitzetik 25 bat lagun etortzea espero dute. Antolatzaileek iragarri dutenez, Haundi taldeko kideek aurten ez dute dantzan egingo. “Aurten, estreinako, Haundi taldeak ez du txikiekin batera dantzan egitera irtengo. Antolaketa lanetan laguntzen ariko dira eta”. Dantzariek Albokako parkean jarri dute batzeko hitzordua, 10:30ean. Hamaiketakoa jaten duten bitartean, kalera dotore irtetzeko azken prestaketak egingo dituzte dantzariek; zapiak jantzi, gerrikoak ipini, amantalak jantzi… Topaketa eta gero, kalerik kale ibiliko dira dantzariak. 11:30ean irtengo dute Albokako parketik, eta talde bakoitza, aldi berean, herriko txoko ezberdinetan ibiliko da dantza saio bereziak eskaintzen. Ikasturtean ikasitakoa erakusten ibili eta gero, 13:30ean denak Goiko Plazan batu, eta Alardea dantzan egingo dute, denek batera. Goizeko azken txanpan sartuta, talde bakoitzak bina dantza eskainiko ditu Goiko Plazan batzen diren ikusleen gozamenerako.
Gure Ametsa dantza taldeko dantzari gazteak

Gure Ametsa dantza taldeko dantzari gazteak, iazko Malen Txiki egunean

Arratsaldeko ekimenak iritsi bitartean, bazkaritara joango dira. Dantzariek herriko beste dantzarien etxeetan bazkalduko dute, eta antolatzaileek, dantza taldeetako arduradunek eta txistulariek, aldiz, Lagun Artea elkarte gastronomikoan batuko dira. Bapo bazkaldu eta gero, 17:00etan Goiko Plazan batu eta kalejiran Beheko Plazara joango dira. Eguneko ekimenak hantxe amaituko dituzte Joxe Mendizabalen erromeriarekin batera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Bizigiro, Bizkaia

Ezinbesteko andre ahaztuak

Euskal Herria, Bizkaia

Espetxeratu dute Getxon sexu eraso bat egitea leporatuta atxilotu zuten gizona

Euskal Herria, Bizkaia

Santurtziko udaltzainburuak dimisioa eman du, bi auzi ikerketapean egonda

Euskal Herria, Bizkaia

Cake Minuesa eskuin muturreko probokatzaileari erasotzea leporatzen diote atzo atxilotutako gizonezkoari

Euskal Herria, Bizkaia

Subflubialari Ez plataformak «gardentasuna» eskatu du itsasadar azpiko errepidearen proiektuaren inguruan

Bihar zabalduko dute Deustu eta Txorierri lotzen dituen tunela

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko golkoan hasiak dira goi tentsioko linearako kablea jartzen

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Zornotzan hil zen txirrindulariaren harrapaketa dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Ur eskasia dela eta, zisterna kamioiak eramanen ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Karrantzara

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatuta

Euskal Herria, Bizkaia

Bi adingaberi sexu erasoak egiteagatik bilatzeko nazioarteko agindua zuen gizon bat atxilotu dute Bilbon

Ekonomia, Bizkaia

Bizkaiko kontserba enpresen lan ituna hitzartu du gehiengo sindikalak

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.