Markina-Xemeingo Eskolarteko Gurasoen Federazioak antolatzen dituen Eskola Kiroleko jardueren erakustaldia egongo da asteburuan. Bihar [ekainak 10] hasi eta domekara arte [ekainak 12], karate, futbol, atletismo, txirrindularitza eta gimnastika erritmikako erakustaldiak egingo dituzte herriko kirolari gazteek. Eurekin batera egongo dira bai eta inguruko herrietako gonbidatuak ere, Ondarroako Karate Taldea, Bizkaiko eskolartean dabiltzan 17 taldeetako txirrindulariak eta Eibarko Ipurua taldeko gimnastikalariak.
Markina-Xemeingo Alebin A taldea lehenengoa geratu da euren taldeak jokatu duen Futbol 7ko Ligan.
Bestalde, eskubaloi entrenamendu herrikoia egingo da zapatuan, kiroldegian. Datorren ikasturtean ekintza berri hori ere eskainiko dutela aurreratu dute eskolarteko gurasoen federazioko arduradunek eta parte hartzera animatu dute.
EGITARAUA
BARIKUA
- 19:00etan. Karate erakustaldia, kiroldegian.
ZAPATUA
- 11:00etan. Eskubaloi entrenamendu herrikoia. Ate ireki saioa.
- 16:00etan. Futbol erakustaldia, Zelaian.
- 18:00etan. Atletismo erakustaldia, Zelaian. Lasterketak, vortex eta pisu jaurtiketak eta erreleboak.
- Ondoren, dominak banatuko dituzte Zelaian.
DOMEKA
- 10:30ean. Txirrindulari lasterketa, herrian zehar. Ibilbidea: Lea-Artibai Ikastetxea (Irteera), Iturritxu kalea, Bekobenta Eskola, Barroeta Futbol Zelaia, Arretxinaga, Lea-Artibai Ikastetxea (Helmuga).
- 11:30ean. Gimnastika erritmikako X. Topaketak, frontoi nagusian.