Indarkeriari aurre egiteko emakumeek dituzten baliabideak kaleratu ditu Lekeitioko Udalak
Lekeitioko Udalak, Emakumea eta Berdintasun batzordearen eskutik, indarkeria matxista gertatzean, laguntza emateko existitzen diren baliabideak eta hauen telefonoak biltzen dituen informazio orria kaleratu du. Indarkeria matxista eta sexu erasoen biktima diren emakumeei arreta hobetzeko Lekeitioko Udaleko Protokoloa onartu zuten martxoan, eta protokoloa herrira urreratzeko eta zabaltzeko bere edukia jakitera eman nahi dute.
Indarkeria matxista gertatzen denean zer eta zelan egin eta jarraitu beharreko prozedurak zehazten ditu Lea Artibaiko Amankomunazgoak, Lekeitioko Ikastetxeek, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Lekeitioko Udalak sinatu zuten protokoloak. “Emakumeei eta hauen seme alabei arretarik hobeena emateko eta baita eskumena daukaten zerbitzuetara modu egokian deribatzeko”.
Informazio orriak eskuragarri egongo dira udal eraikinetan, osasun etxean eta ikastetxeetan, besteak beste.