Artelanek Ondarroako Akelarrea prestatzeko deia egin du

Urtero modura, Artelan kultur elkarteak Akelarrea egingo du San Joan bezperan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrei gonbidapena luzatu diete kultur elkarteko arduradunek. Parte hartzeko 680 35 29 20 telefono zenbakira deitu beharko da, antolatzaileek jende kopurua aurreikusi ahal izateko. Hitzordua ekainaren 23an Arrigoriko hondartza inguruan ipini dute 21:30ean. “Jantzi erdi aroko arropak eta etorri Arrigorritik behera! Jantzirik ez baduzu, lasai, guk utziko dizkizugu eta”. Dotore jantzi eta Akelarrarerako margoztu ostean, 23:30ean irtengo dute Arrigorritik kalerejiran. 23:45ean lore banaketa egingo dute Alamedan, eta ekimenak Plaza musikan piztuko duten suagaz amaituko dituzte; haren inguruan dantzan eta saltoka ibiliko dira gauerdian.