Emakumezkoen Lekeitioko VI. Ikurrina eta gizonezkoen Lekeitioko 38. Ikurrina izango dira jokoan, 11:00etatik aurrera.
Hernani, Hondarribia, Hibaika, Getaria-Zarautz eta Arraun Lagunak lehiatuko dira nesketan. Gizonezkoetan arraun talde askok parte hartuko dutenez, batzuek erlojupekoa lehiatuko dute, eta beste batzuek, estropada.
Guztira,
gizonezkoen 24 talde egongo dira. Horietatik hamabi hauek ariko dira erlojupekoan: Busturialdea, Getxo, Lutxana, Santurtzi, Zumaia B, Kaiku B, Donostiarra B, Oiartzungo Itsas, Arkote, Hondarribia B, San Pedro B eta Orio B.
Bestalde, beste hamabi taldek lehiatuko dute
estropada. Lehen txandan Deustu, Isuntza, Donostiarra A eta Zarautz aterako dira. Bigarren txanda Portugaletek, Zumaia Ak, Getariak eta Ondarroak osatuko dute. Hirugarren txandan Hondarribia A, Orio A, San Juan eta Zierbena egongo dira.
Isuntzaren asteburua. Hain zuzen ere, Isuntza asteburuaren barruan lehiatuko dituzte traineru estropadak.
Zapatu goizean, Arrauna Herrira ekitaldia egingo dute Abadien moilan. 10:00etan hasi eta 11:30ak arte, ume zein gurasoek aletan irteerak egiteko aukera izango dute.
Isuntza elkarteko kideak.
Eguerdian, berriz, aurtengo denboraldiko taldea aurkeztuko dute, plazan, 14:00etan.
Talde lekeitiarraren aurkezpena ez ezik, Ondarroako Arraun Taldeko nagusien aurkezpena ere egingo dute, zapatuan.
12:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia, Beikozinin. Bertan izango dira Antiguako Ama traineruko arraunlariak, patroiak, entrenatzailea, prestatzaile fisikoa eta masajista.
Ondarroako Antiguako Ama trainerilla