Melissa & The Jacks taldearen kontzertua, gaur, Mutrikuko Txalapartan
Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta doan izango da. Taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako abestiak eskainiko ditu. Musikariek diotenez, «aro bat markatu zuten abestiak» entzun ahalko diraMelissa & The Jacks taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 22:...
Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta doan izango da. Taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako abestiak eskainiko ditu. Musikariek diotenez, «aro bat markatu zuten abestiak» entzun ahalko dira
Melissa & The Jacks taldeak kontzertua eskainiko du gaur, 22:00etan, Mutrikuko Txalapartan, doan.Taldeak 80ko eta 90eko hamarkadetako abestiak eskainiko ditu. «Aro bat markatu zuten abestiak eskaintzen ditugu», azaldu dute taldeko kideek. Horrela, eskainiko duten errepertorioan ondoko taldeen abestiak entzun ahalko dituzte herritarrek: The Police, Peter Gabriel, Sting, U2, Eric Clapton, Simple Minds, Bryan Adams, Lynyrd Skynyrd, Sade eta Men At Work.
Taldeko kideak
Taldea sei kidek osatzen dute: Melissa Mancini (ahotsa), Miguel Ugarte (ahotsa), Giovanni Zanon (gitarra), Angel Ituarte (baxua), Eneko Lizardi (teklatua) eta Iñaki Belaustegi (bateria).
Gaurkoa, gainera, ez da Txalapartan eskaintzen duten lehenengo aldia; beste behin ere kontzertua eskaini zuten.