Aulesti, Etxebarria, Markina-Xemein, Mendexa, Lekeitio eta Ondarroa. Horiek dira 2017ko udaberrian herri galdeketak egingo dituzte herriak. Eta baieztatuta dago. Izan ere, zurrumurruak egon badira ere, ez zegoen ezer zehaztuta. Orain, Lea-Artibaiko Gure Esku Dagok sei herri horiek datorren urtean erabakitzeko eskubidea gauzatuko dutela esan du.
Helmugara ailegatu aurretik, baina, taldeak lau geltoki ipini ditu mahai gainean: aztertu, proposatu, adostu eta erabaki. “Lehenengo geltokira ailegatu gara. Orain, Lea-Artibai osora erronka botatzen dugu: herritarren babesarekin, denon artean erabakitzeko ituna adostea”.
Lea-Artibaiko dinamikako kideak herri galdeketako deia egiten, Ispasterren. Argazkia: Josu Arrate
Ispasterren atzetik, orain erabakitze eskubidea gauzatzea besteei dagokiela diote. “Ispasterren lortu dute, eta orain Lea-Artibai eskualdeko gainerako herrioi tokatzen zaigu lekukoa hartzea eta bide horri jarraipena ematea”, azaldu dute. Gainera, galdeketak egingo dituzten herrietako herritarrei eta eskualdeko gainontzeko beste herritarrei elkarlanerako deia egin nahi izan die Lea-Artibaiko Gure Esku Dagok.
Ispasterrek, esaterako, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzetik egikaritzerako urratsa eman eta galdeketa “modu naturalean” egin izana azpimarratu du taldeak. “Herritarrak ahaldundu duten eredu bat sortu dute. Herritarron borondatea modu demokratikoan gauzatzeko tresna jarri digute eskura”. Izan ere, taldeko kideen ustez, prozesua bera gauzatzean dago giltza. “Erabakia eregi egin behar da, ezberdinen artean, eta elkarlanean”.
Lea-Artibaiko herri galdeketen aurkezpena, Ispasterren
Beraz, eta prozesuak zilegitasuna izateko, iritzi kontrajarriak dituztenak eta desberdin pentsatzen dutenak parte hartu behar dutela diote. “Galdera edozein izanda ere, aldekoen eta kontrakoen, ezezkoen eta baiezkoen parte hartzean dago gakoa. Jarrera kontua da”.
Galdeketa iritzi ezberdinen eta elkarrekiko errespetuzko jarrerarekin demokraziak daukan balioetan sakontzeko balioko duen topaleku moduan planteatu nahi dute. “Badakigu ibilbidea ez dela erraza izagno, gogor lan egin beharko dugula. Baina ziur gaude, Ispasterren gertatu modura botatako izerdiak mereziko duela”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.