Sainazio mendi azpixan gestorak deituta, Ondarroako San Inazioko kaltetuek eta hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur [ekainak 11] goizean, San Inazioko biribilgunearen aurrean. Euren etxebizitzak hustu zituztenetik hiru hilabetera, kale gorrian geratu direla gogorarazi eta gorriak ikusten ari direnaren erakusle, gorriz jantzita egin dute ordu laurden pasatxoko mobilizazioa.
Gaur goizean San Inazioko bizilagunek biribilgune aurrean egin dute elkarretaratzea
Hilero agerraldia egingo zutela erabaki zuten gestorako kideek, eta azken bi hilabeteetan egin modura, gaur ere kalera atera dira. Martxoan, Kamiñaldeko mendi magala jausi zenez geroztik, 176 familia etxe barik geratu ziren, eta beste behin ere agerraldia egin dute euren etxeetatik gertu, bizi duten egoera zein den ahaztu ez dadin.
Elkarretaratzearen amaieran, buelta eman, eta aurrez aurre euren etxeei begira ipini dira. Hiru hilabeteren ostean, “kalera begira daudela” gogorarazteko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.