Mutrikuko Udalak,
Fraisoro Eskolak eta
Hazi Fundazioak antolatuta, Baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa egingo da Mutrikun.
Ikastaroa ekainaren 20, 22, 27 eta 29 eta uztailaren 1, 4 eta 5ean egingo da, 15:00etatik 19:00etara, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko ganbaran. Ikastaroa 24 ordukoa da, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, baratzean
laborantza ekologikoari ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago. “Ikastaro teoriko praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren nekazaritzak oinarriak ikusiko dira”.
Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 13tik 17ra eman beharko dute izena Mutrikuko turismo bulegoan. Horrez gain, 943- 69 21 66 telefonora deituta edo
fpefraisoro@hazi.eus posta elektronikora idatzita ere eman daiteke izena.