Zapatuan [ekainak 11], Mutrikuko portuko itsas hondoa garbitu zuten Euskal Herriko hainbat tokitatik etorritako 50 bat urpekarik. Ekimena Ozeanoen Munduko Egunaren harira egin zen Kantauri Garbia kolektiboak eta Intzirri Alkolea elkarteak antolatuta. Mota honetako ekimenen bitartez, herritarrak itsasoak duen garrantziaz kontzientzia hartzera bultzatu nahi dituzte. “Itsasoa ez da zabortegi bat, zaindu behar dugun lekua baino”.
Portua hainbat eremutan banatu zuten antolatzaileek, eta urpekari boluntarioek taldeka banatuta egin zuten itsas hondoaren garbiketa. 11:00ak inguruak urperatu ziren boluntarioak, eta 12:30ean bitartean, zabor asko ateratzeko aukera izan zuten. Ur hondoa garbitzen aritu zirenek, bi bat tona zabor atera zituzten. Urpekariek, oro har, plastiko asko aurkitu zutela nabarmendu zuten.
Denetatik atera zuten ur azpitik, besteak beste: freskagarrien latak, bidoiak, arraunak, txalupa txikiak, sare zatiak, sokak, txikotak, gurpilak, egurrezko taulak, burdin zatiak, pilak, bateriak, aingurak, patineteak, plastikozko botilak…
Dena batu ondoren, kamioietan sartuta eraman zuten zaborra. Ekimenak amaitzeko, txitxarro jan herrikoia egin zuten.
(Argazkiak eta bideoa: Kantauri Garbiak utzitakoak dira)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.