Euskalgintzari eta feminismoari buruzko hitzaldia eskainiko du Ondarroako EH Bilduk
Ondarroako EH Bilduk ekainerako antolatu duen hitzaldi zikloaren azkena bihar [ekainak 15] egingo da, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.
Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre kazetariek Euskalgintza eta feminismoa. Eraldaketa bultzatu eta demokrazia sendotzeko proposamen bat hitzaldia eskainiko dute.Ondoren, hauteskunde kartelen itsastea egitea aurreikusita daukate herriko koalizioko kideek.